Hiri-ardatz berde handi bat sortzea, zeharbide osoari lagunduko diona. Egoteko eremu zabalak sortzea, lorategiz hornituak. Geltokiaren ondoan plaza handia eraikitzea era guztietako jarduerak egiteko aukera emango duena, hala nola azokak, jokoak edo kontzertuak. Hori guztia, ibilgailuen zirkulaziorako azalera murrizteari esker, oinezkoen espazioa birdimentsionatzeko aukera ematea.
Era berean, proiektuak lur gaineko 86 aparkaleku aurreikusten ditu, eta beste 37 aurreikusten dira gauetan soilik aparkatu ahal izateko. Halaber, zeharbideak bidegorri bat izango du, Urdinzu eta Txomin zubien artean dagoen espaloia lotzeko. Zeharbidearen mendebaldeko aldean igogailu berri bat jarriko da, Ariztigaiña bidera sartzeko.