Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Loiolako bulebarizazioa

Kontu ematea

Loiolako bulebarizazioa

Loiolako bulebarizazioa

  • Loiola
  • Lurralde oreka eta kohesio jasangarria

Hiri-ardatz berde handi bat sortzea, zeharbide osoari lagunduko diona. Egoteko eremu zabalak sortzea, lorategiz hornituak. Geltokiaren ondoan plaza handia eraikitzea era guztietako jarduerak egiteko aukera emango duena, hala nola azokak, jokoak edo kontzertuak. Hori guztia, ibilgailuen zirkulaziorako azalera murrizteari esker, oinezkoen espazioa birdimentsionatzeko aukera ematea.

Era berean, proiektuak lur gaineko 86 aparkaleku aurreikusten ditu, eta beste 37 aurreikusten dira gauetan soilik aparkatu ahal izateko. Halaber, zeharbideak bidegorri bat izango du, Urdinzu eta Txomin zubien artean dagoen espaloia lotzeko. Zeharbidearen mendebaldeko aldean igogailu berri bat jarriko da, Ariztigaiña bidera sartzeko.

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 5.896.631,11 €
Benetan gastatutakoa 5.774.831,18 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Amaituta

Obra egin aurretik, Loiolako zeharbidea bide-sartze bat zen, zirkulazioaren noranzko bakoitzerako galtzada bikoitzeko sekzioarekin, Loiola auzoa bi zatitan banatzen zuena.

Egindako jarduketak errei bat kentzen du, aparkatzeko bi lerroez gain.

Ibilgailuentzako azaleraren murrizketa nabarmen horrek zeharbide osoa berrantolatzea ahalbidetzen du, oinezkoentzako eta berdeguneentzako sekzioa 12 m-tik 20 m-ra handituz, hiria bi aldeetan integratuz, oinezkoek gehiago disfrutatzeko aukera emanez eta dagoen hesia ezabatuz.

Mugarriak

  • 2020

    Otsaila, obren esleipena

    Iraila, obren hasiera

  • 2022

    Obren amaiera