Breadcrumb
Cabecera-Vehiculos-Extranjeros
Atzerriko matrikuladun ibilgailuak
ZBE_Mapa
Eremu honek 1,2 km2-ko azalera du, eta hiriaren erdialdean dago. Airearen kalitatea eta osasun publikoa zaintze aldera, ibilgailu kutsakorrenek ezin izango dute isuri gutxiko eremuan zirkulatu.
Vehiculos-Extranjeros-texto
Atzerriko matrikula duten ibilgailuen kasuan, guztiek aldez aurretik baimen-eskaera egin beharko dute Isuri Gutxiko Eremura sartzeko.
Atzerriko matrikula duten ibilgailuek sartzeko gutxieneko baldintzak honako hauek dira:
LEHEN FASEA (2025-2027)
-
2004-07-01etik aurrera matrikulatutako motozikletak eta ziklomotorrak
-
2006-01-01etik aurrera matrikulatutako autoak eta furgonetak (gasolina eta diesela)
-
Kamioiak, autobusak eta autokarrak:
-
Gasolina: 2001-10-01etik aurrera matrikulatutakoak
-
Diesela: 2006-10-01etik aurrera matrikulatutakoak
-
BIGARREN FASEA (2028tik aurrera)
-
Motozikletak eta ziklomotorrak
-
Autoak eta furgonetak:
-
Gasolina: 2006-01-01etik aurrera matrikulatutakoak
-
Diesela: 2014-01-01etik aurrera matrikulatutakoak
-
-
Kamioiak, autobusak eta autokarrak:
-
Gasolina: 2009-10-01etik aurrera matrikulatutakoak
-
Diesela: 2014-10-01etik aurrera matrikulatutakoak
-
Hurrengo ziurtagiriak dituzten pertsonen ibilgailuak ere baimenduta egongo dira:
- Mugikortasun urriko Europako txartela edo baliokidea
- Ibilgailu historikoaren ziurtagiria edo baliokidea
Baldintza horiek betetzen dituzten eta sartu aurretik erantzukizunpeko adierazpena bete duten ibilgailuak bakarrik sar daitezke Isuri Gutxiko Eremura.
Izapide horren bidez lortutako baimenak eskatu den epe osorako balioko du.
Izapidean, datu hauek adierazi beharko dituzte:
-
Ibilgailuaren titularra
-
Ibilgailu mota
-
Matrikula
-
Matrikulazio data
-
Erregai mota
-
Fitxa teknikoa
Arau horiek betetzen ez badira, 200 euroko isuna jarriko da, eta zenbateko hori % 30 areagotu daiteke arau-hastea berriro gertatuz gero (arau-hauste bat baino gehiago urtebetean ).
Informazio gehiago: (+34) 943 48 10 00
Sartu izapidera