covid19

Covid-19

Lagunduko al diguzu konfinamenduan beharrak dituztenei zaintza-baliabideak iritsarazten?

Ugariak dira konfinamenduan beharrak dituzten pertsonen babeserako martxan jarritako egitasmoak; publikoak, pribatuak eta herritarrek antolatutakoak. Udaletik, zaintza-baliabide nagusiak dokumentu batean jaso ditugu, eta zabaltzen laguntzea gustatuko litzaiguke.

1

Jaitsi

ondoko zerrenda

2

Inprimatu ezazu etxean.

Folio tamainako lau orrialde dira soilik

3

Ipini ezazu etxeko atarian

zure bizilagunek ikus dezaten

Hainbat egunetan zure bizilagunen bat etxetik atera ez dela identifikatu baduzu, saiatu zaitez berarekin harremanetan jartzen zuen osasuna arriskuan jarri gabe, eta, behar izanez gero, eman iezaiozu ondorengo zerrenda.

Udalarekin harremanetan jarri nahi baduzu
Herritarren arretarako telefonoa010

Covid-19ari buruzko bestelako informazioa

Udal-neurriak

(Udalak hartutako neurriak)

Kontsultatu

Ohiko galderak

(zerbitzuak, mugak, garraioa…)

Kontsultatu

Osasun-informazioa

(gomendioak)

Kontsultatu

Covid-19 Donostian

(mapa)

Kontsultatu