Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Hondakinak-lurzoruak
Hondakinak eta lurzoru kutsatuak
Donostiako Udala hainbat hobekuntza-lan esanguratsu egiten aritu da hondakinen kudeaketari eta lurzoru kutsatuen birgaitzeari dagokienez. Ekintza horiek hiriak iraunkortasunarekin, ingurumena zaintzearekin eta bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzearekin duen konpromisoa islatzen dute.
Hondakinak
Hondakinak sortzeak eta kudeatzeak zerikusia dute baliabideen erabilera eraginkorrarekin, kontsumo sostengagarriarekin, ekonomia zirkularrarekin, klima aldaketarekin eta lurzoruen kutsadurarekin.
Gaiak duen garrantziagatik, Udalaren lehentasunezko jarduera eremua da, eta hainbat lan ildo garatu ditu hondakinen prebentzioa eta gaikako bilketa areagotzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko.
Hondakinei buruzko webgunean Esteka honetan honako hauei buruzko informazioa aurki daiteke:
- Hondakinak prebenitzea, berrerabiltzea, birziklatzea eta kudeatzea, bai herritarrentzat, bai jarduera ekonomikoentzat.
- Udalak abian jarritako kanpainak.
- Hondakinen udal ordenantza.
- Hondakinen dokumentu zuzendaria.
- Hirian sortutako hondakinen datuak.
Lurzoru kutsatuak
Behar bezala kudeatzen ez diren hondakinek lurzorua kutsa dezakete. Hala gertatu da amiantoarekin hiriko hainbat tokitan.
Donostia.eus-eko lurzoru kutsatuei buruzko orrialdean amiantoz kutsatutako lurzoruen ikerketarekin eta kudeaketarekin lotuta Udalak egindako lanak erakusten dira. Joan kutsatutako lurzoruei buruzko orrira