Breadcrumb
Prebentzioa
Prebentzioa
Murriztu, berrerabili eta birziklatu; horixe da hondakinak murrizteko jarraitu beharreko estrategia. Donostiako Udalak zenbait programa abiarazi ditu hondakinen sorrera prebenitzeko eta murrizteko.
Donostia Zero Plastik
Plastikoa material arina, merkea eta oso erabilgarria da. Hala ere, hondakin bihurtzen denean, behar bezala kudeatzen ez bada, ingurumenean eta osasunean dituen ondorioak suntsitzaileak dira, deskonposatzeko hamarkada eta ehunka urte behar izaten baititu. Arazoa da plastikozko produktu gehienak minutu gutxi batzuetan erabiltzen direla, nahiz eta ehunka urte irauteko diseinatuta dauden materialekin eginda dauden.
Hondakin plastiko asko ingurumenean sakabanatuta amaitzen dira, eta asko ozeanoetan metatzen dira. Testuinguru horretan, Donostia Zero Plastik kanpainaren helburua da erabilera bakarreko plastikoen erabilera murriztea eta hirian plastikoaren birziklatze-portzentajea areagotzea.
Ondorengo podcastetan, plastikozko produktuei lotutako arazoei buruzko informazioa eta hondakin plastikoak murrizten laguntzeko ideiak aurki daitezke.
Donostiatruk, bigarren eskuko azoka
Udalak antolatzen duen bigarren eskuko azoka bat da Donostiatruk, hil bakoitzeko hirugarren larunbatean egiten dena, 10:00etatik 14:00etara.
Hauek dira azokaren xede nagusiak:
- Herritarrei objektu erabiliak berrerabiltzeko aukerak ematea.
- Berrerabilpenaren eta hondakin sorreraren prebentzioaren filosofia eta jarduera sustatzea.
- Bigarren eskuko azokei ospea ematea.
Azokan parte hartu nahi baduzu, hemen aurkituko duzu informazioa. Ez baduzu postu bat jarri nahi zure bigarren eskuko objektuak saltzeko, erabil dezakezu azkoaren on-line bertsioa.
Landare bat dohaintzan eskaini nahi baduzu, Donostiatruk on-line ere erabil dezakezu.
2025eko egutegia eta azoka berezien datak:
2025EKO EGUTEGIA | |
---|---|
Otsailak 1 10:00-14:00 / Tabakalera |
Uztailak 19 10:00-14:00 / Tabakalera |
Otsailak 22 10:00-14:00 / Tabakalera |
Irailak 13 10:00-14:00 / Tabakalera |
Martxoak 15 10:00-14:00 / Tabakalera |
Urriak 18 10:00-14:00 / Tabakalera |
Apirilak 12 10:00-14:00 / Tabakalera |
Azaroak 15 10:00-14:00 / Tabakalera |
Maiatzak 17 10:00-14:00 / Tabakalera |
Abenduak 20 (elkarteei zuzenduta) 10:00-14:00 / Tabakalera |
Ekainak 21 10:00-14:00 / Tabakalera |
Behar ez dituzun objektuak oparitu egin nahi badituzu besterik gabe, zabortegira bidali ordez beste pertsona batek erabil ditzan, honako web orri hau erabil dezakezu: nolotiro.org. Bestela, horiek bildu eta berrerabiliko dituen elkarte bati dei egin diezaiokezu (Emaus, Caritas…).
Edalontzi berrerabilgarriak jai eta ekitaldietarako
Hiriko jaietan hondakin gutxiago sor dadin, Donostiako Udalak edalontzi berrerabilgarriak maileguan uzteko zerbitzu bat abiarazi zuen duela zenbait urte.
Txosna bat eskatzen duten elkarteak txosnan horrelako edalontziak erabiltzera behartuta daude.