Breadcrumb
5. eta 6. ITEMak
Altzako ITEM 5 eta ITEM 6
Zuntz zementuaren fabrikak eta hari atxikitako instalazioek (zabortegia, esaterako) egungo kiroldegiak baino azalera handiagoa hartzen zuten, eta haiek sortutako kutsadurak kirol zentroaren ekialdean zeuden eremu berdeei ere eragiten zien.
Gaur egun, eremu horren zatirik handiena urbanizatuta dago (espaloiak, errepidea, eraikinak), eta, beraz, kutsadura posiblea isolatuta dago. Horregatik, ez da neurri berezirik hartu. Aldiz, kiroldegiaren, ikastetxearen eta ekialdeko etxebizitzen artean zeuden azalera berde txikiak bai aztertu zirela, eta horietan kutsadura pixka bat detektatu zen.
Horregatik, oinezkoentzako pasabidea hesitu egin zen eta debekatuta geratu zen pasatzea. Ondoren, kiroldegiaren alboko eremua urbanizatzeko obren barruan, eremu hori zigilatu egin da, eta, horrela, lurpeko kutsadura isolatu egin da, pertsonengan eraginik izan ez dezan.