Breadcrumb
IES Altza
Altza BHI eta ondoko lurzatia
Altza Bigarren Hezkuntzako Institutoko patioan dauden bi berdegunek institutuko ikasleek baratze gisa erabiltzeko duten gaitasuna ebaluatzeko, borondatez egindako ingurumen azterketan, amiantoa aurkitu zen lurzoruan.
Litekeena da kutsaduraren jatorria honako hauekin lotuta egotea: hirurogeita hamarreko hamarkadan, Altza pasealekuaren iparraldean, institutuaren aurreko lursailetan, urbanizazio eta eraikuntza obrek eremua okupatzearekin, eta nibelaziorako egindako betelanak egitearekin.
Lurzorua karakterizatzeko txostena Eusko Jaurlaritzari bidali zitzaion. Balorazio txostenean, Eusko Jaurlaritzak lursail bat estaltzeko eskatu zuen, baratze gisa erabil ez zedin, eta zenbait laginketa egiteko, institutuaren kanpoko ingurunean amiantoa aztertzeko.
2021ean, lurzatia estaltzeko lanak egin ziren, berdegunearen azalera osoan hormigoizko zolata bat eginda.
Era berean, 2021etik aurrera, eta Eusko Jaurlaritzaren eskaerari erantzunez, hiru laginketa kanpaina egin dira eremu kutsatua mugatzeko.
Eusko Jaurlaritzak azterketak balioetsi ondoren, berreskuratze lanak egingo dira.
Deskargatzeko dokumentuak
- Ingurumen karazkterizazioa (gaztelaniaz).
- Ekintza osagarriak (gaztelaniaz).
- Azterketa xehatua II (gaztelaniaz).
- Azterketa xehatua III (gaztelaniaz).
Lehenengo bi laginketa kanpainak eta institutuaren inguruko ikerketa zehatzari lotutako txostenak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren dirulaguntza baten bidez egin dira.