Breadcrumb
Altzako kiroldegia eta Larreseko Ibarra
Altzako kiroldegia eta Larreseko Ibarra
Donostiako Udala kiroldegi berri bat eraikitzen hasi zen Altza auzoan, aurreko kirol zentroaren kokapen berean. Jarduketa eremua lurzorua kutsa dezakeen jardueraren bat duten edo izan duten lurzoruen inbentarioan sartuta zegoen, bertan Fibrocementos Vascos S.L. enpresa egon zelako. Gainera, inguruko ibarbidean isurketa ugari eginak ziren, eta horiek ere inbentarioan zeuden.
Indusketak egin ziren ingurumen jarraipenarekin eta laginketekin, eta arlo horretan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren jarraibideei jarraitu zitzaien. Denbora luzez obrak geldirik egon ondoren, Eusko Jaurlaritzak adierazitako guztia bete zenean, lurzatia zigilatu eta estali zen, eta kiroldegiko obrei ekin zitzaien berriro. Horrela, kiroldegi berriaren ondoan herritarren aisialdirako parke bat irabazi da.
2. eta 3. ITEMak:
- 2. ITEMa mugatzeko azterketa. (gaztelaniaz)
- 3. ITEMa mugatzeko azterketa. (gaztelaniaz)
- 2. eta 3. ITEMen mugaketa planoa
1. ITEMa: Altzako kiroldegia.
- Altza kiroldegiaren orubean egindako indusketa selektiboaren txostena.
- Altzako kiroldegiaren inguruan lurzorua lehengoratzeko plana eta alternatiben azterketa, amiantoaren eraginez.
Aire kalitatearen txostenak (gazteleraz daude)
Oharra: Azken txostenak aurkezten dira hemen, bertan aurreko txosten guztien emaitzak jasotzen baitira.