Sasuategi

Sasuategi

Donostiako Enplegu Sustapenerako Sozietateak Sasuategiko udal lurretan nekazaritza jarduera profesionalak instalatzeko proposamena egin zuenean, inguruan amiantoak eragindako kutsadurari buruz egin berri ziren aurkikuntzak ikusita, lurzati horretan amiantoa zegoen ala ez aztertzeko lehen azterketa prebentzioz egitea erabaki zen.

Lagindutako puntuetatik, gehienek emaitza negatiboak eman zituzten, baina puntuetako batek positibo eman zuen, eta horrek kutsatutako eremua mugatzeko ikerketa xehatua egiteko beharra sortu zuen.

Lurzoruaren azterketa prozesu luze baten ondoren, arriskuen analisi kuantitatiboa, alternatiben azterketa, eta dagokion proiektua egin ondoren, kutsatutako eremua zigilatu zen. Eremu hori landare lurrezko geruza batez estalita geratu da, eta partzelaren aurreko erabilera bera ahalbidetzen du, hau da, inguruko herritarrek aisialdirako erabiltzea.

Deskargatzeko dokumentuak:

       Kutsatutako eremuaren zigilatzea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren dirulaguntza baten bidez egin zen.