Breadcrumb

tour preguntas frecuentes banner

 

tour 2023 preguntas frecuentes contenido

Ohiko galderak

2023ko Tourra Donostiatik igaroko dela eta

Noiz pasatuko da Tourra Donostiatik?

  • Uztailaren 2an, igandea, Donostian amaituko da Frantziako Tourraren bigarren etapa
  • Astelehenean, uztailaren 3an, Donostia zeharkatu eta Baionarantz abiatuko da
  • Lasterketak igaroko dituen herri eta hiriak, eta ordutegiak: Uztailak 2 , Uztailak 3

Non kontsultatu dezaket trafikoaren gaineko eraginak denbora errealean?

  • WAZE aplikazioan aurkituko dituzu, denbora errealean, trafikoan diren oztopoen eta aterabiderik onenen berri.

Zein da hiritik mugitzeko modurik onena?

  • Garraio publikoan, oinez edo bizikletaz.

Garraio publikoa egongo al da?

  • Bai, nahiz eta garraio publikoak ere ibilbide eta ordutegi aldaketa batzuk izango baditu ere: Dbus, Lurraldebus.
  • Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du.

Ibilgailu pribatua erabil dezaket?

  • Behar-beharrezkoa ez bada, ibilgailu pribatuetan joan-etorriak saihestea eskatzen da.
  • Une oro Ertzaintzaren,Mugikortasun agenteen eta Udaltzaingoaren jarraibideak bete.

Ibilbidean aparkatu daiteke?

  • Ez, debekatuta dago ibilbideko kaleetan aparkatzea.
  • Egoiliarrentzako Aparkaleku baimena duten hiritarrek aukera izango dute beraien ibilgailuak hiriko gainontzeko sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan uztailaren 4ra arte.

Zer egin larrialdi egoera batean?

  • 112ra deitu. Larrialdietako ibilgailuek beti izango dute sortzen diren premietara pasatzeko lehentasuna.

Ibilbidean oinezkoentzako pasabideak egongo al dira?

  • Bai, trafikoari itxitako zenbait kaletan oinezkoentzako pasabide batzuk ere moldatuko dira tartean-tartean.
  • Une jakin batzuetan bakarrik izango da handik pasatzeko modua. Behar bezala seinaleztatuta izango dira, eta baimendutako langileak arituko dira bidea gurutzatzekoan seguru gurutzatu ahal izateko laguntzen.

Gurpil-aulkian doazen pertsonentzako erreserbatutako lekurik egongo al da?

  • Bai, erreserba-gune bat egongo da Zurriola hiribidean (gasolina-zerbitzugune parean), uztailaren 2an, Tourraren iritsiera ikusi ahal izateko.

Hondartzak irekita egon al dira?

  • Bai, nahi duenak hondartzara joateko aukera izango du.
  • Betiere, garaiz planifikatu joan-etorriak.

Parte Zaharreko zamalanak egin ahalko dira?

  • Uztailaren 3an, astelehena, Parte Zaharreko zamalanak 10:00ak baino lehen bukatuta egon beharko dira.

Parte Zaharrean hondakinak biltzeko zerbitzurik egongo al da?

  • Uztailaren 2an, zabor organikoa ez da arratsaldean jasoko. Mesedez, gaueko 23:30ean atera hondakinak eta establezimenduaren atean utzi.
  • Uztailaren 3an ez da beira bilketarik izango Parte Zaharrean.
  • Hurrengo egunean izango da, uztailaren 4an, asteartea. Paperaren, ontzien eta gainerakoen bilketa goizeko 06:00etan hasita egingo da.

Manteo kiroldegia irekita egongo al da?

  • Igandean, uztailaren 1ean, 9:00etatik 13:00etara
  • astelehenean, hilaren 3an, 9:00etatik 22:00etara.