Cabecera reducida

​​​​​​​

Breadcrumb

saludo rubgy

Euskal Herrian dira TOP 14-aren finalaurrekoak.

Oraingoan, Bartzelonan jokatu zen finala jokatu eta zazpi urtera, Donostian izango da TOP 14-a, errugbiaren eta euskal kulturaren festa handi bat bizitzeko ekainaren 9an eta 10ean.

Izan ere, ehun urte baino gehiago dira Euskal Herria eta errugbia historia komun batek lotuta daudela, eta oso pozik gaude hiri bikain honek, Donostiak, bi egunez TOP 14-aren erritmoan gozatzeko modua izan dezakeelako, hiriaren bihotzean, Saguesko hondartzan, izango den Village TOP 14-rekin.

Denboraldi honetako TOP 14-ko 4 talderik onenak elkarren kontra lehiatzen ikusteko pribilegioa izango da, Errealaren zelai ederrean, Reale Arenan.

Festa handia izango da hiri guztian:

  • musika agertoki bat
  • errugbi erakusketa
  • Euskal Herria eta euskal lurra nabarmenduko dituzten esperientzia gastronomikoak
  • eta hondartzako beste jai-jarduera asko (surfa eta hondartzako errugbia, konparazio baterako).

Asteburu osoan, oinezkoentzako zirkuitu oso bat izango dute zaleek, Saguesko hondartzatik hasi eta estadioraino hiriaren erdialdetik aurrera Donostian egingo duten ibilaldian gidatuko dituena.

Eskerrik asko, bihotz-bihotzez, Donostiako Udalari, gure mugak gainditzeko aukera eman digulako eta bion artean aparteko programa bat prestatzeko modua jarri digulako.

Zatozte errugbiaren festaz gozatzera eta errugbiak bere-bereak dituen elkartasun eta anaitasun balioak ospatzera.

Asteburu on!

René BOUSCATEL. Errugbiko Liga Nazionalaren presidentea