Breadcrumb

bases acción humanitaria 2021

Irizpideak eta prozedura 2021

Donostian presentzia duten eta ekintza humanitarioko edo larrialdiko laguntzako programen kudeaketan esperientzia duten erakundeek diru-laguntza eskatu ahal izango dute urte osoan zehar, partida agortu arte. Gehienez ere 17.441,60 euroko diru-laguntza eman ahal izango da erakunde bakoitzeko.

Eduki publikatzailea

Okupatuta dauden biztanle palestinarren eskubideen eta ...
Zenbatekoa: 17.446,19 €
'Okupatuta dauden biztanle palestinarren eskubideen eta ...' irudia
Proiektu honek oinarrizko arrazoi humanitario bat du helburu: okupatuta dauden biztanle palestinarren eskubideen eta duintasunaren babes integrala.

COVID-19 pandemiari UNICEFek Siriako eremu ahulenetan emandako ...
Zenbatekoa: 17.446,19 €
'COVID-19 pandemiari UNICEFek Siriako eremu ahulenetan emandako ...' irudia
Siriako ipar-ekialdean prestatutako desplazatuen kanpamenduetan ezarriko den proiektu honen bidez, honako hauek erosi eta banatuko dira: haur eta familientzako ur- eta higiene-kitak, osasun-zentroetarako oinarrizko hornidurak, osasun-langileak babesteko ekipamendu mediko eta higienikoa, eta eskolak, osasun-zentroak eta oinarrizko beste instalazio batzuk desinfektatzeko hornidurak

Eskola-gosarien programa; Saharako errefuxiatuen egoera ...
Zenbatekoa: 17.441,60 €
'Eskola-gosarien programa; Saharako errefuxiatuen egoera ...' irudia
Proiektu honen bidez, SEADeko Hezkuntza Ministerioaren mendeko 4 wilayako 24 haurtzaindegietan eta Tindoufeko saharar errefuxiatuen kanpamenduetan haurtzaroaren erresilientzia indartu nahi da, ahultasuna murrizteko eta babesleku luzean dauden saharar haurren giza eskubideak betetzen direla bermatzen laguntzeko. Proiektuaren helburua ikasleen dietan nutrizio-aniztasuna hobetzea da, haien osasun fisikoan ondorio positiboak izan ditzaten, eguneroko ...