Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hesien kontra borrokan. 2019

World without Walls (Hesirik gabeko mundu bat) ikerketa linean argitaratu eta aurkeztea.

Hesien kontra borrokan. 2019 img

Azken urteotan SODePAZ erakundeak egindako lanarekin jarraitzea, Palestinari laguntzeko ehunean oinarrituta eta lankidetza eta eragin politikorako sare berriak sortzearen bidez. Hormen globalizazioaren egiturak eta interkonexioak aztertzea, horien gaineko prestakuntza eta kontzeptualizazioa dira proiektuaren ardatza da Mexiko – Melilla – Palestina. Hori guztia, Berlingo Harresia erori zeneko XXX. urteurrenari lotua, cgaur egun askatasun, aukera eta banakotasun hiri gisa ezaguna baita hiri hori, baina beti ez da horrela izan. 1961eko abuztuaren 13an hasi ziren Harresia eraikitzeko lanak, hiri eta herri erdibitu baten, izuaren eta Gerra Hotzaren sinboloa. Hala ere, 28 urte geroago, 1989ko azaroaren 9 hura, pertsona askoren bizitzako egunik onena izan zen, iraultza baketsu baten bidez askatasuna berreskuratu zuten eguna.

Horiek horrela direla, hona hemen proposamenak:

1. World without Walls (Hesirik gabeko mundu bat) ikerketa linean argitaratu eta aurkeztea.

2. Mintegi bat egitea: Hesiak muga moduan eta zapalkuntza hegemonikoa gaiari buruzko elkarrizketa eta hausnarketak. Hori guztia, Berlingo Harresia erori zeneko XXX. Urteurrenarekin batera.

3. Hesiak deseraikitzea eta erresistentzia artearen bidez erakusketa digital birtuala egitea. Artelan horien bidez, hesien aurkako erresistentziaren analisi kritiko bat sustatu nahi dugu.

4. Palestinara joango den ordezkaritza bat prestatzen eta bideratzen lan egitea, kargu politikoek eta hesien eta irudizko geografien ideologiaren kontra dauden herri elkartasunarekin zerikusia duten pertsonek osatuko dute. (Cofinanciación).

5. Dokumentala. Hesietarako segurtasunaren negozioaren atzean dauden enpresak agerian jarri nahi ditu. Palestina – Mexiko – Melilla.

Donostiako Udala: 19.288 €
Entitatea:

SODEPAZ