Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Elikadura-burujabetza bermea, El Salvadorren. 2020

Elikadura-burujabetza bermatzea, el salvadorreko herriak elikadura eta justizia klimatikorako duen eskubidea defendatzeko

Elikadura-burujabetza bermea, El Salvadorren. 2020 img

Proposamen honek agroekologia eta elikadura-burujabetza sustatzen lagunduko du. Ekimen hau alternatiba izan nahi du El Salvadorreko landa-eremuko erakunde komunitarioetako emakume nekazarien justizia klimatikoaren aldeko borrokan.

Horretarako, gaitasunak indartu eta aukerak zabalduko ditu, nekazaritza munduko emakumeak antola daitezen eta beren eskubide ekonomiko, sozial, kultural, politiko eta ingurumenekoak defenda ditzaten.

Lehen helburua landa-eremuko emakume antolatuen autonomia ekonomikoa sustatzea da, lurralde-garapen alternatiboko eredu bat eraikitzeko prozesuaren barruan. Eredu hori agroekologian, klima-aldaketaren ondorioetara egokitzean eta tokiko nekazaritza-merkatuen sustapenean oinarritzen da, ekoizpen agroekologikoari, sasoian sasoikoari eta tokikoari balioa emateko.

Bigarrenik, herritarrak sentsibilizatu eta haiengan eragina izateko estrategiak bultzatuko dira, landa-emakumeen eta emakume nekazarien arazoez jabetu daitezen, bereziki klima-aldaketak emakumeon bizitzetan eta landa-lanean dituen ondorioei dagokienez. Horretarako, lege-esparru bermatzaileak aplikatu eta bermatuko dira, eta emakumeak eta, oro har, populazio osoa nekazarien egoerara hurbilduko dira.

Horretaz gain, agroekologian oinarritutako nekazaritzak justizia klimatikoaren aldeko borrokan duen garrantziaz sentsibilizatzea bilatuko da.

Donostiako Udala: 67.871 €
Entitatea:

Mundubat

Elkarkredit