Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Pertsoneen GGKK defentza. Kolombia. 2020

Kolonbian eskubideak defendatzen dituzten erakundeak, komunitateak eta pertsonak guztiz babesteko nazioarteko akonpainamendu eta behaketa

Pertsoneen GGKK defentza. Kolombia. 2020 img

Nazioarteko Bake Brigadak (PBI)-Kolonbiak Giza Eskubideen defentsan aritzen diren pertsonen ekintza-eremua babestu nahi du. Izan ere, pertsona horiek justizia sozialaren eta bakearen alde egiten duten lanagatik, mehatxuak eta erasoak jasaten dituzte. Zehatz esateko, 2020an, PBIk 12 erakunde, pertsona bat eta komunitate bat babestuko ditu.

PBIk erabiltzen duen babes-ereduak lau lan-ardatz elkarren osagarri ditu oinarri:

1) Akonpainamendu fisikoa eta nazioarteko behaketa, lan-eremu seguruak sortzeko.

2) Kolonbiako erakunde zibil eta militarrekin; eragile aliatuekin, eta Ipar Amerikan, Europan eta Kolonbian dagoen laguntza-sarearekin elkarrizketatzea, Kolonbiako Estatua arduratu dadin eta babes-mekanismoak ezar ditzan.

3) Komunikazio-materialak sortzea, pertsona defendatzaileen egoera ikusarazteko.

4) Gizarte-ehuna berreraikitzea, topaketak bultzatuz eta eraikuntza kolektiboa sustatuz, segurtasuna (fisikoa eta digitala) eta laguntza psikosoziala barne hartzen dituen babes integraleko ikuspegi batean oinarrituta.

 

Donostiako Udala: 48.440 €
Entitatea:

Nazioarteko Bake Brigadak