Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Guatemalako emakume nekazarieen ahalduntzea. 2020
Guatemalako emakume nekazari maia kekchíen ahalduntze ekonomiko eta politikoa
Zona Reinan pobrezia eta bazterketa-mailak altuak dira. Biztanle gehienak nekazariak dira, Maia Kechkíen herrikoak. Egoera horrek eragin handiagoa du emakumeengan.
Proiektu honen bidez, emakume nekazarien talde bat ahalduntzea lortu nahi da, autonomia ekonomikorako eta beren eskubideak galdatzeko parte-hartze politikorako gaitasunak indartuz, Maia Kekchí kulturaren balio eta praktiken esparruan.
Helburu hori lortzeko, bi elementu beharko dira, elkarren osagarriak: ekoizpen agroekologikorako prestakuntza-prozesu bat, elikadura-burujabetzan eta maien kulturan oinarritua; horrek aukera emango die emakumeei beren egoera ekonomikoa eta beren familiena hobetzeko.
Bestetik, prestakuntza politikoko prozesu bati esker, emakumeek −baita emakumez eta gizonez osatutako buruzagi komunitarioen talde batek ere−, politikan eragiteko, lurraldea defendatzeko eta emakume eta indigena gisa dituzten eskubideak galdatzeko dituzten gaitasunek indarra hartuko dute.
Bi prozesuak, batez ere, Maia Kekchí hizkuntzan egingo dira.
Donostiako Udala: | 47.810 € |
---|---|
Entitatea: |