Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Elikadura segurtasuna eta burujabetza. Sucren. Bolivia. 2020

Elikadura segurtasuna eta burujabetza ekitatez sustatzea sucreko 6. barrutiko familia migratzaileekin” ekimena handitzea

Elikadura segurtasuna eta burujabetza. Sucren. Bolivia. 2020 img

Elikadura segurtasuna eta burujabetza ekitatez sustatzea, Sucre udalerriko 6. barrutiko familia migratzaileengan” proiektuko ekintzak sendotuz eta zabalduz lortuko da helburua.

Proiektu hori Sucre udalerriko 6. barrutiko 8 komunitateetan gauzatzen ari da orain, eta 9. komunitatera zabaldu da, 80 migratzaileen eskaera da eta (77 emakume eta 3 gizon), populazio migratzailearen elikadura-eskubidea gauzatze aldera.

Genero-ekitatearekin lan egiten da eta klima-aldaketarekiko erresilientzia bultzatzen da; barazkiak ekoizten dituzten emakumeen ahalduntze ekonomikoa modu garbi eta jasangarrian sustatzen da, merkaturatze-estrategiak indartuz eta ekoizpen-ekimen berriak (lorezaintza) bultzatuz.

Bultzatzen ditugun ekimen berrietako bat da barazakiak gozogintza osasungarriko produktu bihurtzea.

Produktu horien jomuga, eskolako gosaria izaten da, bai eta tokiko azokak ere, hala nola kiosko osasungarriak (Sucreko heziketa-unitateak).

Donostiako Udala: 48.476 €
Entitatea:

TAU Fundazioa