Eduki publikatzailea

Alboan y Deustu Campus Donostia. 2014

3TG: Kontsumo arduratsua gatazkarik gabeko Kongo baten alde.

Alboan y Deustu Campus Donostia. 2014 img

Proiektu honek donostiarrak eta Donostiako administrazio publikoak mobilizatu nahi ditu, mugikorren eta gailu elektronikoen kontsumoa eta jarrera instituzionala aldatzeko, xede honekin: besteak beste Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean dagoen gatazkaren eta mineral horiek eskuratu, kontrolatu eta merkaturatzearen artean dagoen loturaren ondorio negatiboak eraldatzen laguntzea.

Horretarako, proposatzen dugu sentsibilizazio estrategia bat lantzea Deustuko Unibertsitatean eta San Ignacio ikastetxean, erakunde horietako ikasle talde batzuk prestatuz eta haien gaitasunak garatuz.

Gainera, administrazio publikoekin lan egitea planteatzen dugu, beharrezko tresnak izan ditzaten eraldaketa horretan laguntzeko, erosteko politika eta erakunde gisa duten jarrera aldatuz, bai eta Estatuko eta Europako beste administrazio batzuekin hitz eginez eta haietan eraginez ere.

Azkenik, donostiarrak sentsibilizatzeko estrategia bat daukagu.

Zenbatekoa: 30.557 €
Donostiako Udala: 23.850 €
Entitatea:

ALBOAN - Campus de Deusto Donostia