Eduki publikatzailea

Medicus Mundi. 2014

"Nire gorputza, Nire sexualitatea"

Medicus Mundi. 2014 img

Donostiako gizartea sexu eta ugalketa eskubideen gainean kontzientziatu, mobilizatu eta inplikatu nahi dugu, giza garapenerako giltzarri gisa; hori lortzeko. Proiektu honen barruan jarduera hauek antolatuko ditugu:

  • Sexu eta Ugalketako Osasunari buruzko XIV. Ikastaroa egitea. UPV/EHUko Erizaintza Eskolak antolatuko du. Horren xedea da unibertsitarioei behar diren analisi tresnak ematea, sexu eta ugalketa osasuna modu kritikoan uler dezaten. Ikastaroan lau parte hartzaile hautatuko dira bi hilabetez praktikak egin ditzaten Perun, sexu eta ugalketa osasunaren arloan, Manuela Ramos mugimenduarekin.
  • Donostiako gizartea mobilizatzeko eta partaide egiteko, proposatzen dugu korrikalari talde bat sortzea eta LILATOIA emakumeen herri lasterketan parte hartzea.
  • Jendeak kontzientzia har dezan indarkeria matxistak sexu eta ugalketa eskubideak urratzen dituela, bertso txapelketa bat antolatuko dugu, eta modu espezifikoan lan egingo dugu Donostiako euskaltegiekin.

Zenbatekoa: 29.042 €
Donostiako Udala: 18.533 €
Entitatea:

Medicus Mundi Gipuzkoa