Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Economistas sin Fronteras. 2015

Herritar globalak, 2015az harago: donostiar gazteak post2015 agenda egiten

Economistas sin Fronteras. 2015 img

Proiektu honen helburua da Donostiako gazteek (16 - 35 urte) hobeto ulertzea 2015etik aurrerako garapen agenda eta ekonomiak giza eskubideak hobetzeko jokatzen duen papera, eta, horrekin batera, baita gazteek gizarte bidezkoago eta solidarioagoa eraikitzen parte hartzeko bidea jartzea ere. Hala, alde batetik, lan eta sentsibilizazio talde batzuk egingo dira gazte jendearekin; eta, bestetik, erregioan, estatuan eta Europan parte hartzeko diren guneen berri emango da, aldaketaren eragile nahiz herritargo global bat eratu eta pobreziaren eta desberdintasunaren kontrako borrokan funtsezko aktore izan daitezen gazteak. Ekintzaren erasana oraindik eta handiagoa izateko, estatuko eta Europako beste gazte batzuekin batera lan egingo dute aldaketaren eragile horiek, Ekonomia sozial eta solidarioaren arloko Europako kanpaina baten garapenean.

Zenbatekoa: 19.200,17 €
Donostiako Udala: 15.017 €
Entitatea:

Economistas sin Fronteras