Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Mugarik Gabe. 2015

Rolak ukatu, harremanak eraldatu: berdintasun faltsua alde batera utzi eta feminismotik eraikitzeko gazteekin prozesua.

Mugarik Gabe. 2015 img

Proiektu hau Mugarik Gabe erakundeak 2014ko deialdian aurkeztutakoaren jarraipena da; hain zuzen ere, proiektu hura berrikusi, haren ahulguneak identifikatu eta hobekuntzak proposatzeko prozesu baten emaitza. Aurrerago azalduko dugun bezala, prozesu hori kolektiboa izan da, horretan jardun baitira kolektibo antolatzaileak eta praktiketako pertsonak, boluntarioak eta Mugarik Gabe erakundeko liberatuak.
Proiektua Antigua auzoko gazteei zuzenduta dago, batez ere; prozesu teoriko-praktiko baten bidez, gogoeta egin nahi dugu, feminismoa oinarri dela, emakumeen aurkako diskriminazioari eta indarkeriari buruz, kontuan izanda gure gizarteetan eta planeta osoan gertatzen dela hori.
Lege aldetik aurreratu dela eta, gazteek badute berdintasunaren ilusioa; askotan uste dute, legeak daudenez, izatezko berdintasuna lortu dela emakumeen eta gizonen artean; horrela pentsatuta, ordea, tresna gutxiago dauzkate indarkeria matxistako egoerak identifikatzeko.
Gogoeta egitea genero desberdintasunei buruz, indarkeria matxistak beste borroka eta aldarrikapen batzuekin lotzea eta estrategia batzuk lantzea lehenik herrialde batean horri aurre egiteko eta desberdintasuna deuseztatzeko. Prozesu horrekin ez dugu soilik gogoeta egin nahi, baizik eta baita ezagutzak eman ere, ikus-entzunezko edo indarkeriarik gabeko ekintzazko proposamen sortzaileak egiteko, gogoeta horiek zabaltzeko eta diskriminazio egoerak salatzeko.
 

Donostiako Udala: 19.742,32 €
Entitatea:

Mugarik gabe