Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Mundubat eta Pausu Media. 2015
Justizia, erreparazioa eta ekitatea bake prozesu eraldatzaileetarako.
Proiektu honek bake prozesuetako elementuak bilatu nahi ditu, gizarte eskariak oinarri hartuta, iraganean nahiz orainaldian eredugarritzat jotako akordioak direnez gero. Gizartea eraikitzeko guneak izango dira horiek, aldarrikapen eraldatzailez beteak, justizia, erreparazioa, ekitatea eta herri ahalduntzea lortzeko aldaketei bide ematea xede dutenak. Proposatutako jardueren bidez, elkarrekin lotu nahi ditugu gogoetak, esperientzia trukeak eta elkartasuna, gatazkei aurre egiteko sortu diren ekimen zibiletan jarriz begirada. Hainbat eratako irtenbideak indartu nahi ditugu hala, herriek zuzenean parte hartuz eta haien beharrak aintzat hartuz; horretarako, arreta berezia jarriko dugu emakumeen eskubideetan eta emakumeek gatazka armatuetan bizi duten egoeran, baina kontuan hartuko dugu, orobat, prozesuek irauten duten bitartean eta prozesuak amaitzen direnean aldarrikapenak zertan gelditu diren. Eskubideen ikuspegi ahalik eta osoena izango dugu. Gutxienez, hiru eremu hauetan: generoa, lurraldea eta zer justizia egiten den giza eskubideak eta eskubideen nazioarteko zuzenbidea urratzen direnean.
Zenbatekoa: | 39.140 € |
---|---|
Donostiako Udala: | 29.936 € |
Entitatea: | |
Entitate lokala: |