Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
GGKK eta emakumeen aurkako indarkeria babestea. India. 2017 2017
Indarkeriaren biktima diren emakumeei aterpea, babesa eta aholkularitza ematen jarraitzea da proposamen honen helburua. India

Seigarren urte honetan, proiektuaren aurreko deialdietako ekintza nagusiak bideratuko dira; batzuk, birformulatuta, ekintza berriak gehitzearen ondorioz, inpaktua osatu eta eraginkorrago egingo baitute.
• Erretakoen ospitaleari gagozkiola, politikan eragiteko ahaleginak egiten jarraituko dute, helburua dela estatu mailako politika bat sortzea, biktimak babesteko nahiz Victoria Burns ospitalea odolez hornitzeko.
• Emakume musulmanekiko lan alorra areago sendotu eta lan alor eta sareak hedatzea, Karmikara Munnade lan egitearen bidez.
• Guneak sortzea, indarkeriaren biktima diren emakumeak eta harrera zentroekin lan egiten duten erakundeak elkartzeko. Lan egiteko metodologia berriak sortzea, adibidez, marmarak eta unibertsitate irekia, bestelako ikasteko eredu bat bilatzen baitu.
• Inplikazio handiagoa izatea emakumeak gaitzeko lanetan, panchayath eta Gram Sabha direlakoetan partaidetza politikoa izan dezaten.
• Hezkuntzan ahalegintzea, ikasleen gaitasuna landuta eta testu liburuetako joerak aztertuta. Borondatezkoak eta bekadunak trebatzea, haien eginkizuna hobeto betetzeko. Sexu jazarpenaren aurkako batzordeak gaitzea. 498. Atala "txarto erabiltzen dela" azpimarratzea.
• Ordezkaritza bat prestatzea Hego Afrikako WIBen hurrengo elkarraldirako.
Donostiako Udala: | 68.114 € |
---|---|
Entitate lokala: |