Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Paz y Solidaridad (Bolivia). 2014 2014

Tokiko Garapena: emakume indigena nekazarien eragin handiagoa

Paz y Solidaridad (Bolivia).  2014 img

Proiektu horren bidez, emakume indigena nekazariek San Pedro udalerriko tokiko garapenerako politiken diseinuan eta gauzatzean indarkeriarik gabe eragiteko aukerak areagotu egingo dira.

Emakumeen aurkako genero indarkeriari buruzko kontzientzia soziala areagotzeaz gain, emakumeen ahalduntze ekonomikoa eta politikoa bideratzen lagundu nahi da. Horretarako, emakumeen eskubideei eta 348 Legeari buruzko materiala egin, ekoitzi eta hedatuko da, emakumeek produkzio bideak erabili eta kontrola ditzaten bultzatuko da eta liderrak izateko eta kudeaketa publikoa egiteko eta emakume horiei laguntza teknikoa eta aholkularitza emango zaie erabakiak hartzen diren instantzietan sendoago parte-hartzeko, baliabide publikoak erabiltzeko eta barneko egitura indartzeko

Zenbatekoa: 76.699 €
Donostiako Udala: 58.901 €
Entitatea:

Paz y Solidaridad Euskadi