Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Mugen Gainetik, Guatemala. 2015
Lurraldearen defentsa eta antolakuntza kolektiboa sustatzea, bidezko partaidetzaren arabera. Guatemala
Proiektu honen helburua lurraldearen defentsa bultzatzea eta 8 komunitate indigena era kolektiboan antolatzea da, emakumeak ordezkatze esparruetan gehiago inplika daitezen sustatuz.
Horretarako, emakumeez osatutako 8 talde sortuko dira, talde bat komunitate bakoitzeko, eta haien gaitasunak indartu egingo dira, lurraldeari eta komunitateari dagozkien alderdiak arautzen diren esparruetan parte hartzeko gauza izan daitezen.
Horrez gain, komunitateen ordezkaritza esparruak indartu egingo dira, lurraldea defendatzeko gaitasunekin eta indarkeria erabili gabe jokatuz. Eta "Indarkeriarik ez" ekintza sustatuko da, eragiteko eta defendatzeko estrategia moduan.Kolektiboa indartzeko herri indigenen erabakitzeko eskubideari buruzko eta herri indigenen eskubideen lege eta tratatuei buruzko oinarrizko nozioak ikasiko dituzte, esaterako, erreferendumari buruzkoak.
Azkenik, Acul-en eta Jua-ren lurra erregularizatzeko aurrerapausoak emango dira. Acul-ek eta Jua-k akzio judizial eta administratiboak abiatu dituzte dagoeneko eta akzio horiei laguntza emango zaie proiektu honen bidez.
Zenbatekoa: | 63.139 € |
---|---|
Donostiako Udala: | 49.581 € |
Entitatea: |