Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Sodepaz y Biladi, Palestina. 2015
Israeleko kartzeletan eta atxilotze zentroetan dauden preso eta atxilotu palestinarren eskubideak babestea

12 hilabeteko iraupena duen proiektu hau Israelen eta TOP-ean egingo da eta proiektuaren helburua Israeleko kartzeletan preso eta atxilotuta dauden pertsonen lege-ordezkaritzaren eta laguntza juridikoaren sistema hobetzea da eta, horrez gain, haien senideei lege-aholkularitza ematea, eta giza eskubideei, Palestinari eta han Giza Eskubideak defendatzeaz arduratzen diren erakundeen ezagutza eta gaitasunak sendotzea.
Zehazki, hauxe proposatzen da:
- Lege garantien sistema hobetzea, preso palestinarrei laguntza juridikoa emanez eta senideei aholkularitza eskainiz.
- Funtsezko eskubideak hausteari buruzko lege salaketak egitea Israelgo agintaritzen aurrean.
- Gizarte palestinarrari eta presoen eta atxilotuen kolektiboari, atxilotuz gero errespetatu beharreko funtsezko eskubideei buruzko informazioa ematea
- Addameer-en eta giza eskubideak aldezten dituzten beste erakunde palestinar batzuen gaitasunak sendotzea, giza eskubideen hauste larriak salatzeko, estatuko zein nazioarteko auzitegietan jurisdikzio unibertsala erabiliz..
Zenbatekoa: | 101.555 € |
---|---|
Donostiako Udala: | 69.429 € |
Entitatea: |