Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Calcuta Ondoan+betiko. 2016
Ekintzak eta eragintza politikoa genero indarkeriaren aurka borrokatzeko. india.
Proiektu honek aurreko urteetako lanarekin jarraitu nahi du: indarkeriaren biktima diren emakumeak hartu eta babestea, bai eta aholkularitza ematea ere; kanpainak aurrera eramatea; espetxe politikoari buruzko taldea; zigorra benetan betetzeko eta emakumeak babestu beharko lituzketen legeak hobetzeko "advocacy"a, eta familia eta komunitate barruko gatazkak konpontzeko esku-hartzeak eta aholkularitza.
Bosgarren urte honetan ere, aurreko deialdietan jasotako ekintza nagusiak gauzatuko dira, haietako batzuk nolabait aldatuta, eta berri batzuk ere aurrera eramango dira, aurrekoak osatu eta haien eragina eraginkorrago bihurtuko dutenak. Pausu bat gehiago emango da erredurak dituztenentzako ospitaleari dagokionez: aurten, eragintza politikoak biktimak babesteko estatu mailako politika bat sortzea izango du helburu, bai eta Victoria Burns ospitaleari odola ematea ere.
Emakume musulmanekin egiten den lana indartuko da eta lan arloa eta sareak zabalduko dira, Karmikara Munnaderen lanari esker. Indarkeriaren biktima diren emakumeak elkarrekin egoteko esparruak sortuko dira, bai eta harrera-zentroekin lan egiten duten erakundeak biltzeko guneak ere. Lan sakonagoa egingo da emakumeak Panchayath-etan eta Gram sabha-etan parte-hartze politiko handiagoa izateko gaitzeko, eta hauekiko inplikazioa ere areagotuko da.
Ahalegin handiagoa egingo da hezkuntza alorrean, ikasleak gaitzen eta eduki sesgatuak berrikusten testu liburuetan. Boluntario eta bekadunei prestakuntza ematen hasiko zaie, lana hobeto egin dezaten. Sexu erasoen kontrako batzordeei gaikuntza emango zaie. 498ª Sekzioaren "erabilera txarra" nabarmenduko da. Hegoafrikan izango den WIBen hurrengo elkarretaratzea prestatzeko lanak egingo dira. Ikus-entzunezkoen produkzio ondokoa eta bideo-forumak egingo dira, komunitateekin. Eta berrikuntza bat: marmarak sartzea.
Zenbatekoa: | http://fundacionbetiko.org/ € |
---|---|
Donostiako Udala: | 66.489 € |
Entitatea: | |
Entitate lokala: |