Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Paz y Solidaridad+Birbana. 2016
Santa Cruz departamentuko emakume nekazari indigenek beren eskubideen defentsan parte hartu eta aurrera egiten dute. Bolivia
Proiektu honen helburua da 2014ko diru laguntzarekin San Pedro udalerrian (Santa Cruz) gauzatu zen proposamenaren eragina areagotzea, emakume nekazari indigenek indarkeriarik gabe eragina izateko eta parte hartzeko aukera gehiago izan dezatela, beren eskubide zibil, politiko eta ekonomikoen alde antolatuta, Santa Cruz departamentuko 14 probintziatan.
Besteak beste, emakumeen eskubideekiko, genero indarkeriarekiko eta sistema patriarkala desmuntatzeko ahaleginarekiko kontzientzia soziala areagotu nahi da. Horretaz gain, emakumeek arlo politikoan eta ekonomikoan parte hartzeko behar dituzten ahalmenak, baldintzak eta tresnak hobetzen ere lagundu nahi da.
Horretarako, hainbat ekintza aurreikusten da: mikro-programak eta irrati-programak sortu, ekoiztu eta hedatzea; tokiko aktoreekin biltzea; emakumeak liderrak izateko presatzea; aholkularitza teknikoa eta orokorra ematea emakumeei, erabakiak hartzen diren instantzietan parte hartzera, baliabide publikoak eskuratzera eta beren barne egitura indartzera bultzatze aldera.
Bestalde, Donostiako gizarte kolektiboen eta proiektuaren xede diren emakumeen artean irizpideak eta esperientziak trukatzea bultzatuko da.
Donostiako Udala: | 66.108 € |
---|---|
Entitatea: |