Eduki publikatzailea

Calcuta Ondoan (Indian). 2014

Genero Indarkeriaren aurka borrokatzeko ekintzak eta eragin politikoa. III. Fasea. Bangalore. (India)

Calcuta Ondoan (Indian).  2014 img

Proiektu orain bigarren fasean dago eta lehengo helburuekin jarraitzea proposatzen du, besteak beste, tratu txarrak jasan dituzten emakumeei babesa, arreta eta aholkuak ematea, kanpainak, presio taldeak eta abokatuak eskaintzea, emakumeak babestu beharko lituzketen legeak eraginkorki bete eta hobe daitezen, eta familian eta komunitatean sortzen diren gatazkak konpontzeko jarduerak eta aholku psikologikoak eskaintzea eta Emakumeentzako Auzitegiak eta Beltzezko Emakumeak eta antzeko ekimenak bultzatzea.

Vomochana emakumeei segurtasun eta parte-hartze pertsonala, politikoa eta ekonomikoa ziurtatuko dien justiziaren alde ari da lanean.

Proiektuaren helburua indarkeriarik gabeko konponbidea sendotzea da eta, halaber, bereziki baztertutako sektoreen ahalduntzea lortu nahi da; esaterako, tribuena edo prostituzioan lan egiten duten emakumeena. Hirugarren urte honetan, aurreko deialdiko proiektuko jarduera nagusiak garatuko dira, baina, horrez gain, beste erakunde batzuekin batera, ikerkuntza lana ere egingo da, Bangaloren bortxakeria kasuetarako Ikerkuntza Zentroak martxan jartzeko.

Zenbatekoa: 109.916 €
Donostiako Udala: 58.889 €
Entitatea:

Calcuta Ondoan

Entitate lokala:

SIEDS Vimochana Bangalore. india