Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Eduki publikatzailea

Donostiako Bidezko Merkataritza Taldea
Zenbatekoa: 10.000 €
'Donostiako Bidezko Merkataritza Taldea' irudia
Donostian asentatuta dagoen proiektu bat dugu, jendeak bidezko merkataritzaren eta kontsumo kontziente eta arduratsuaren gainean kontzientzia hartzeko asmoa duena. Proiektuak duen helburua da jendeak kontzientzia hartzea pobrezia eta giza eskubideak urratzea dakarten arrazoiez

S.M.H
Zenbatekoa: 2.000 €
'S.M.H' irudia
Proiektu horren bidez, indartu egin nahi dute itsasoko sorospen eta salbamendu egitura Greziako errepublikako lurralde uretan, Egeo itsasoko Heleniar Kostazaintza Zerbitzuaren agindu eta begiradapean.

Elkarlana Mahbeseko osasun artategiaren egiturarekin
Zenbatekoa: 2.800 €
'Elkarlana Mahbeseko osasun artategiaren egiturarekin' irudia
Haurren eta emakumeen garapen fisiko eta psikologikoaren beharretara egokitutako zaintza zerbitzua eskaintzea.

Smarako hezkuntza bereziko eskola
Zenbatekoa: 5.200 €
'Smarako hezkuntza bereziko eskola' irudia
Heziketa berezitua bultzatzen da, ikasleen beharretara egokitua, elbarritasunaren integrazioa bultzatzeko eta bakoitzaren autonomia garatzeko.

Zero Pobrezia 'Zero Pobrezia' irudia
Donostiako Udalak bai baitaki munduko pobrezia kentzea denoi dagokigun erantzukizun partekatua dela bat egiten du POBREZIA ZERO kanpainarekin, eta babesa ematen die tokiko plataformak egiten dituen ekintzei.

GGKEen Koordinakundea
Zenbatekoa: 34.150 €
'GGKEen Koordinakundea' irudia
Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundea 1988an sortu zen kide diren GGKEen jarduerak ahalik eta koordinatuenak, koherenteenak, egokienak eta errespetuzkoenak direla ziurtatzeko eta horrek berekin dakar elkarren artean hausnartzea, eztabaidatzea eta lan egitea.

Bikarte elkartea
Zenbatekoa: 1073 €
'Bikarte elkartea' irudia
Egoera behartsuan bizi diren errusiar neska-mutilak euskal familietan hartzeko egitasmoa, eskolako oporraldietan haur hauen osasun fisiko eta psikologikoa hobetzeko helburua daukana.

Chernobil Elkartea
Zenbatekoa: 3.622 €
'Chernobil Elkartea' irudia
1995eko azaroaren 8an sortu zen Txernobyl Elkartea, eta 1996ko udatik martxan du Txernobylgo zentralean izandako hondamendi nuklearraren eragina jaso duten umeen harrera programa

Chernobilen lagunak
Zenbatekoa: 604 €
'Chernobilen lagunak' irudia
Irabazi xederik gabeko elkarte bat da, Gipuzkoako familia boluntarioek osatua. 1996az geroztik, elkarlanean aritzen da Doviria gizarte etxearekin (Ivankiv, Ukraina). Elkarteak eta gizarte etxeak elkarrekin antolatzen dute aldi baterako harrera-programa bat

Alternatiben Herrixka 'Alternatiben Herrixka' irudia
Alternatiba Herrixka herritarren mobilizazio proiektua da: klima aldaketari eta krisi energetikoari aurre egiteko egiazko aukera indibidual, kolektibo eta lurralde mailakoen herrixka bat da.

Ausserd Lurraldeko osasun zerbitzuen hobekuntza
Zenbatekoa: 10.000 €
'Ausserd  Lurraldeko osasun zerbitzuen hobekuntza' irudia
Helburua, Ausserd lurraldeko Ospitalearen bidez, osasun zerbitzuak hobetu eta giza baliabideak eta baliabide materialak sendotzea.

Errefuxiatuentzako osasun-laguntza pertsonalizatua eta elkarlana ...
Zenbatekoa: 2.800 €
'Errefuxiatuentzako osasun-laguntza pertsonalizatua eta elkarlana ...' irudia
Proiektu honen helburua Smara wilayan dagoen Mahbes izeneko osasun artategiaren egitura sendotzea da, osasun zerbitzua ahal den hoberen gauzatzeko, eta bai haurren eta bai emakumeen garapen fisiko eta psikologikoaren beharretara egokitutako zaintza zerbitzua eskaintzea.

Elkarlana Smarako hezkuntza bereziko eskolarekin
Zenbatekoa: 5.200 €
'Elkarlana Smarako hezkuntza bereziko eskolarekin' irudia
Heziketa berezitua bultzatzen da, ikasleen beharretara egokitua, elbarritasunaren integrazioa bultzatzeko eta bakoitzaren autonomia garatzeko.

FISAHARA-Zinemaldiarekiko lankidetza.
Zenbatekoa: 5.000 €
'FISAHARA-Zinemaldiarekiko lankidetza.' irudia
Urtero kanpalekuetan egiten den ekitaldi bat da, komunikabideetan oihartzuna izan nahian, iritzi publikoa jabetu dadin kanpalekuetako bizi-baldintza zailez.

Elkarlana saharar ordezkaritzaren bulegoarekin.
Zenbatekoa: 3.500 €
'Elkarlana saharar ordezkaritzaren bulegoarekin.' irudia
Saharako Ordezkaritzak oso lan handia egin behar du Euskadin, Saharako kausarekin elkartasun handia baitago, bai erakundeen aldetik (lankidetza proiektuak, hitzarmenak, senidetzeak, ordezkaritzen bisitaldiak, kazetariak, gobernuz kanpoko erakundeak, e.a.) bai herritarren aldetik (sentsibilizazioa).

Garraio azpiegiturari laguntzea errefuxiatu sahararrak bizi ...
Zenbatekoa: 19.500 €
'Garraio azpiegiturari laguntzea errefuxiatu sahararrak bizi ...' irudia
Helburua da Lankidetza Ministerioak ibilgailu gehiago izatea, Ministerioko atal desberdinen beharrei erantzun ahal izateko. Ibilgailu horiek ez dira erabiltzen Chahid Hadedeko administrazio zentroetan bakarrik, Ministerioaren misio guztietarako eta wilaya guztietan baizik.

Gamelu azienda handitzea eta administrazio azpiegiturak ...
Zenbatekoa: 50.000 €
'Gamelu azienda handitzea eta administrazio azpiegiturak ...' irudia
Proiektu honek aurkako ingurune zail batean bizi diren errefuxiatuen egoera latza leundu nahi du, ahal den neurrian. Haren bidez, laguntza eman nahi zaio egoera ahulean dagoen biztanleriaren zati bati, bitaminekin aberastuz beren dieta.

Ekonomiaren garapena, Nicaragua.
Zenbatekoa: 12.561 €
'Ekonomiaren garapena, Nicaragua.' irudia
INATEC Institutu Nazional teknologikoak 32 pertsona prestatzea produkzioari eta finantzen inguruko gaietan

Giza Eskubideen Urraketak Mendebaldeko Saharan
Zenbatekoa: 8.750 €
'Giza Eskubideen Urraketak Mendebaldeko Saharan' irudia
Jarraipen-proiektua, giza eskubideak babesteko Euskal Fondoak duen politikaren baitan. Mendebaldeko Saharan giza eskubideak urratzeari buruz HEGOA Institutuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak egiten dituzten ikerketen testuinguruan kokatzen da.

Eathink
Zenbatekoa: 10.000 €
'Eathink' irudia
Proiektu hau Europako Batasunarekin elkarlanean egin da (DEAR programa), eta Ebetako herritar gazteak sentsibilizatzen eta 2015 osteko eztabaida publikoko partaidetzan laguntzea, eta halaber, EBren garapen iraunkor globalaren aldeko politikei laguntzea.

Ura eta genero-berdintasuna, Salvador.
Zenbatekoa: 9000 €
'Ura eta genero-berdintasuna, Salvador.' irudia
Uraren komunitate-kudeaketa genero-berdintasunaz egitea, eta hala, emakumeen partaidetza zabala sustatzea uraren kontrol-, erabilera- eta administratze-faseetan;

UPV-EHU bekak
Zenbatekoa: 5.000 €
'UPV-EHU bekak' irudia
Garapenerako lankidetzako proiektuetako praktika programak kooperazio entitateek garapen prozesuan dauden herrialdeetako proiektuetan derrigorrezko praktikak egiteko aukera ematen die ikasleei. Esperientzia hau prestakuntza akademiko -praktikoaren barruan txertatuz.

Generoko Indarkeria, Guatemala
Zenbatekoa: 43.039 €
'Generoko Indarkeria, Guatemala' irudia
Indarkeria jasan duten emakumeak artatzeko eredu oso bat eta emakumeen aurkako jokabide bortitzak gaitzesteko kultura sortzea