Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Ilargi azpian:Mundu zabala, errealitate anitz
Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak –nazioarteko lankidetzan jarduten duten 80 euskal GKEk osatua, hauetariko 50 gipuzkoarrak izanik,– kaleko zinema-ekitaldi bat antolatu du ekainaren 9an, ostiralean, gaueko 21:00etan, Donostiako Zuloaga Plazan.
Ilargi azpian: Mundu zabala, errealitate anitz izenburupean, gai sozialei eta solidarioei buruzko 16 film labur proiektatuko dira
Mundu zabala, errealitate anitz sentsibilizazio-jardunaldiaren 15. ekitaldia da.
Jardueraren helburua Afrika, Latinoamerika, Asia eta abarreko herrialde pobretuetan proiektuak garatuz Euskaditik bultzatutako nazioarteko solidaritateak duen balioa nabarmentzea da, bai eta desberdintasunen, giza eskubideen urraketen, aberastearen... kausei buruz euskal gizartea sentsibilizatzeko gure inguruan garatutako lana ere.
Jarduera honek Donostiako Udalaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza du.
Entitatea: |
---|