Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Bidezko Merkataritza 2017
Ekonomia Solidarioan eta Kontsumo Arduratsuan diharduten beste mugimendu batzuekin ere egoten da elkarrekintzan Bidezko Merkataritza, pertsonen zerbitzura jartzeko.
Gaur egun, mugimendu global bat da Bidezko Merkataritza, 2,5 milioi ekoizle ditu Hegoaldeko herrialdeetan, 500 erakunde inportatzaile eta 4.000 denda espezializatu baino gehiago. Gainera, ohiko merkataritza eraldatzeari eragiten dio Bidezko Merkataritzak Iparreko eta Hegoko pertsonen artean, ez bakarrik Iparraldeko eta Hegoaldeko herrien arteko harremanei dagokienez, baizik eta Ipar-Ipar eta Hego-Hego harremanei gagozkiela ere; hala, tokian tokiko ekoizpenaren balioa aldarrikatzen du.
Donostiak "Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria" ziurtagiria lortu zuen 2015eko maiatzaren 7an, izen berdineko Nazioarteko Programaren barruan.
Udal Lankidetza departamentuan azken urteetan lehentasuna emandako arloetako bat izan ohi da kontsumo kontziente eta arduratsua.
Hori dela eta, urtero Bidezko Merkataritza taldeko partaide batek aurkeztu eta lideratzen dun proiektua zuzenean laguntzen da
Aurten babestuko den proiektua Adsis Fundazioak aurkeztu du
Entitatea: |
---|
Donostian bi ekintza antolatu dira: