Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Mugen Gainetik (Guatemala). 2014
Quetzaltenango departamentuko huitan eta cabrican herrietako emakumeen aitzindaritza sustatuz, erakundeetan eta ekonomian
Proiektuaren xedea emakumeak erabakiak hartzen diren erakundeetan eta esparruetan sartzea da, generoen arteko oreka bideratzeko. Ahalduntze ekonomikoa bultzatu nahi da, haien enpresa gaitasunak indartuz, negozio ekimen iraunkorrak sortzeko eta, horrela, diru sarrera osagarriak lortzeko eta,ondorioz, emakumeen eta haien familien elikadura ziurtatzen laguntzeko.
Prozesu hau osatzeko, gizonezkoak sentsibilizatzeko lantegiak egingo dira, emakumeek era aktiboan parte-hartzeko eskubideak sustatzen direla ziurtatzeko. Horrez gain, gaitasunak eratuko dira, kudeatzeko trebetasunak hobetzeko eta tokiko eta gobernuko agintariengan eragina izateko, eragiteko plataforma sortuz. Horrela, esparruak eta aukerak lortuko dira emakumeen eskubideak, elikadura burujabetza eta kontsumo kontzientea eta arduratsua defendatzeko.
Zenbatekoa: | 76.986 € |
---|---|
Donostiako Udala: | 58.918 € |
Entitatea: | |
Entitate lokala: |