Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Bakerako Lankidetza Batzarra, Palestina 2015
Zisjordania eta palestina banatzen dituen harresiaren kaltea jasaten duten herri txikietako komunitateetako emakumeek ekoizteko eta antolatzeko jardueretan parte hartzea bultzatzea

Proiektu honen berariazko helburua Mash-a herri txikiko komunitateko emakumeek ekoizteko eta antolatzeko jardueretan parte hartzea eta aitzindaritza bultzatzea da. Proiektuak 3 ardatz nagusi ditu:
- Eskubideen jabeak diren 24 emakumeren nekazaritzako ekoizte-jarduera antolatuetan gehiago parte hartzea, kooperatiba bat sortu eta sendotuz.
- Eskubideen jabeak diren 24 emakumeren gaitasunak sendotzea, prestakuntza orokorra eta berariazkoa emanez, nekazaritzako ekoizte-jardueretan antolatuta parte har dezaten, eta
- Emakumeen giza eskubideak eta eskubideen eta betebeharren jabeak direnen arteko genero berdintasuna sustatzea, aipatutako gaiei buruzko sentsibilizazio-kanpaina eginez (20 gizonek eta 40 emakumek parte hartuko dute).
Zenbatekoa: | 74.440 € |
---|---|
Donostiako Udala: | 37.500 € |
Entitatea: | |
Entitate lokala: |
Noticia: