Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Calcuta Ondoan y Betiko Fundazioa, India. 2015

Genero indarkeriaren aurka borrokatzeko ekintzak eta eragin politikoa eta beltzezko emakumeak (women in black) erakundearen nazioarteko 17. Jardunaldien ospakizuna. India

Calcuta  Ondoan y Betiko Fundazioa, India. 2015 img

Proiektuak tratu txarrak jasan dituzten emakumeei babesa, arreta eta aholkuak ematen jarraitzea proposatzen du eta, halaber, kanpainak, presio taldeak eta abokatuak eskaintzen jarraitzea, emakumeak babesteko izan beharko liratekeen legeak eraginkorki bete eta hobe daitezen, eta familian eta komunitatean sortzen diren gatazkak konpontzeko jarduerak eta aholku psikologikoak eskaintzen aritzea.

Proiektuaren laugarren urte honetan, lehengo deialdietako jarduera nagusiak garatuko dira eta berriak erantsiko dira, esaterako, prostituzioan aritzen diren emakumeen bizitzari buruzko antzerki-lan bat edota krisialdian arreta eskaintzeko proiektu berria abiatzeko sarean lan egitea Kolar-en (OSCC One Stop Crisis Center).

Halaber, Beltzezko Emakumeak (Women in Black) erakundeak, Vimochana-k antolatuta, Bangaloren egingo duen Nazioarteko Konferentziaren berri emango da. Jarduera horretan 3 pertsonak parte hartuko dute, hots: Betiko Fundazioko bat, Calcuta Ondoan-eko borondatezko lankide bat eta Donostian diharduen erakunde feminista/bakezale bateko beste bat. Hiru pertsona horiek kongresuan jasotzen duten informazioaren berri emango dute Donostian.

Zenbatekoa: 153.385 €
Donostiako Udala: 69.429 €
Entitatea:

Betiko Fundazioa

Calcuta Ondoan

Entitate lokala:

SIEDS Vimochana