Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Bakea eta Alkartasuna, México. 2015

Chiapaseko emakume indigena nekazariek euren eskubideak eraikitzen eta erabiltzen ari dira, lurrak edukitzeko, erabiltzeko eta lurrei etekina ateratzeko eta erabakietan parte hartzeko eskubidearen aitormena lortzeko. Mexiko

Bakea eta Alkartasuna, México. 2015 img

Krisi globalak eragina haundiagoa du emakumeengan. Emakumeak, historikoki, familia elikatzeaz arduratu dira eta ez zaie inoiz lurrak edukitzeko, erabiltzeko eta lurroi etekina ateratzeko eskubidea aitortu. Horren ondorioz, emakumeak estu bizi dira eta, beraz, emakume indigena eta nekazariek dituzten eskubide asko hautsi egiten dira, besteak beste, bizitza duina izateko eskubidea.

Testuinguru horretan, proiektu honen asmoa arazo horren konponbidearen parte bat izan nahi du eta, horretako, 3 jardunbide estrategiko proposatzen ditugu, Chiapaseko 12 komunitaterako:

  1. Familiak euren lurren jabeak izatearen garrantziaz ohartaraztea eta bizitza duina izateko eta desjabetza gelditzeko gizonak zein emakumeak lurren jabeak izan daitezkeela eta lurrari buruzko erabakietan biek parte har dezaketela ezagutzera ematea.
  2. Emakumeen Kolektiboekin batera, nekazaritza ekologikoa sustatzea, elikadura-burujabetasuna lortuz, kontsumorako elikagaien ekoizpena eta lurraren eta lurraldearen zaintza bultzatzeko.
  3. Emakumeen kolektiboak sustatzea, emakumeen giza eskubideen defentsa eta erabilera bultzatzeko eta lurraren jabe izateko, lurrak erabiltzeko eta haiei etekina ateratzeko eskubideak aldarrikatzeko.

Zenbatekoa: 66.610 €
Donostiako Udala: 49.592 €
Entitatea:

Bakea eta Alkartasuna/ Paz y Solidaridad.