Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Sodepaz y Biladi, Palestina. 2015

Israeleko kartzeletan eta atxilotze zentroetan dauden preso eta atxilotu palestinarren eskubideak babestea

Sodepaz y Biladi, Palestina. 2015 img

12 hilabeteko iraupena duen proiektu hau Israelen eta TOP-ean egingo da eta proiektuaren helburua Israeleko kartzeletan preso eta atxilotuta dauden pertsonen lege-ordezkaritzaren eta laguntza juridikoaren sistema hobetzea da eta, horrez gain, haien senideei lege-aholkularitza ematea, eta giza eskubideei, Palestinari eta han Giza Eskubideak defendatzeaz arduratzen diren erakundeen ezagutza eta gaitasunak sendotzea.

Zehazki, hauxe proposatzen da:

  • Lege garantien sistema hobetzea, preso palestinarrei laguntza juridikoa emanez eta senideei aholkularitza eskainiz.
  • Funtsezko eskubideak hausteari buruzko lege salaketak egitea Israelgo agintaritzen aurrean.
  • Gizarte palestinarrari eta presoen eta atxilotuen kolektiboari, atxilotuz gero errespetatu beharreko funtsezko eskubideei buruzko informazioa ematea
  • Addameer-en eta giza eskubideak aldezten dituzten beste erakunde palestinar batzuen gaitasunak sendotzea, giza eskubideen hauste larriak salatzeko, estatuko zein nazioarteko auzitegietan jurisdikzio unibertsala erabiliz..

Zenbatekoa: 101.555 €
Donostiako Udala: 69.429 €
Entitatea:

Sodepaz

Biladi