Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Tau Fundazioa, Bolivia. 2015

Colquechaca herriko emakumeen antolakuntza eta ekoizpena indartzea. Bolivia

Tau Fundazioa, Bolivia. 2015 img

Helburua lekuko emakumeek ekoizteko eta antolatzeko dituzten gaitasunak indartzea da.

Horretarako, nekazaritzako ekoizpena hobetu egingo da era iraunkorrean, eta parte bat elikadura ziurtatzeko izango da eta bestea saldu egingo da, lortutakoarekin dieta osatu eta bizimodua hobetuko dituzten elikagaiak erosi ahal izateko.

Proiektu hau TAU Fundazioa eta IPTK erakundeek herrialdeko Giza Garapenaren Indize (GGI) urria duten herrietan pobrezia murrizteko estrategiaren barruan sartzen da. Colquechaca herriaren garapen-prozesu integralaren testuinguruan jartzen da eta Surumi eta Guadalupeko 15 komunitateren garapen-prozesua sendotzen du.

Zenbatekoa: 95.153 €
Donostiako Udala: 49.513 €
Entitatea:

Tau Fundazioa

Entitate lokala:

Instituto Politécnico Tomás Katari(IPTK)