Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Mugarik Gabe. 2016

Gizartearen aldaketa, genero parekotasuna errespetatuta. Nikaragua.

Mugarik Gabe. 2016 img

Proiektuak lagunduko du Masaya eta Catarina udalerrietako emakumeen ahalduntze ideologikoa bultzatzen eta Catarina eta San Juan de Oriente udalerrietako emakume nekazariak ekonomikoki indartzen, bai eta ideologikoki ere.
 
Zehatzago esateko, emakumeen eskubideen defendatzaile komunitarioekin (emakumeak) lan egingo da, bai eta bikotearen indarkeria jasaten ari diren emakumeekin ere. Defendatzaile horiek lagun egiten diete emakumeei. Catarinako eta San Juan de Orienteko emakume ekoizleei prestakuntza emango zaie eta nekazaritza arloko hainbat elementu haien esku jarri, beren elikadura subiranotasunari laguntzeko mintegiak sortu ditzaten.
 
Ekoizpen feria bat egingo da, antolatuta dauden emakume taldeekin ados jarrita, berek sortzen eta lantzen dituzten produktuak saldu eta sustatzeko. Hala, tokiko produktuen, produktu ekologikoen eta artisau produktuen kontsumoa bultzatuko da, aldi berean. Gazteekin, berriz, amatasun eta aitatasun arduratsuaz kontzientziatzeko kanpaina bat egingo da eta, haren barruan, antzezlanak eta gurpilen gaineko mobilizazio bat.
 
Horretaz gain, bilerak egingo dira emakumeen mugimendu zabalarekin, emakumeen eskubideak urratzera daraman testuinguruari koordinatuki aurre egiteko estrategiak bilatze aldera. Departamentuko foroak erakundeek emakumeenganako indarkeria mota guztien kontrako konpromisoak hartzea lortu nahi du. Kazetariekin egiten den lanari esker, emakumeen giza eskubideen ikuspuntua ikusgai egingo da komunikabideetan. Ekintza bakoitzean, informazio egokia banatuko da emakumeen eskubideen inguruan.

Zenbatekoa: 50.000 €
Donostiako Udala: 47.492 €
Entitatea:

Mugarik gabe