Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Mugen Gainetik. 2016

Elikadura subiranotasuna organizazio komunitarioan, ekintzailetzan eta parte-hartze aktiboan oinarrituta, kultur eta genero pertenentziarekin. chimaltenango departamentuko bi udalerri. Guatemala.

Mugen Gainetik. 2016 img

Chimaltenango Departementuko Chimaltenangoko eta Zaragozako hamar komunitateetako 100 gizon ekoizlek eta 180 emakume ekoizlek, Elikadura Soberatasunaren estrategia bat inplementatuz, xede den populazioaren gaitasun agroekologikoak indartu nahi dituzte, tokiko elikagaien ekoizpena eta kontsumoa areagotuz, ikuspuntu etiko eta kultural batean oinarrituta.
Horri esker, emakumeen antolamendu komunitarioa sendotzeko baldintzak sortuko dira. Horretarako, gaur egun martxan dauden hamasei GACak (Auto-kudeaketa Taldeak), denak emakumeez osatuak, eta sortuko diren beste bost, baliatuko dira. Denak bi AGtan (Taldeen Elkarteak) batuko dira eta, hala, ekimen ekintzaileak bultzatu eta garapen-alternatibak sortu ahal izango dira, Zaragozako eta Chimaltenangoko emakumeen behar oinarrizko eta estrategikoei erantzuteko.
Ahalduntze sozio-ekonomiko horri esker, emakumeek berek beren eskubideak baliatzen dituzte eta pausuak ematen dituzte genero-parekotasunerantz, eremu publiko eta pribatuan erabakiak hartzeko esparruetan parte hartuz, indarkeriarik ez aktiboaren bitartez.
 

Donostiako Udala: 47.492 €
Entitatea:

Mugen Gainetik