Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Sodepaz+Biladi. 2016

Israelgo espetxe eta atxiloketa-zentroetan preso dauden emakume eta gizon palestinarren eskubideak babestea. II. fasea.

Sodepaz+Biladi. 2016 img

Proiektu honek 12 hilabete iraungo du. 2015ean onartutako proiektuaren 2. fasea da. Israelen eta okupatutako lurralde palestinarretan gauzatuko da. Helburu du Israelgo espetxeetan atxilotu edo preso dauden gizon eta emakumeen ordezkapen legaleko eta aholkularitza juridikoko sistema hobetzea, beren senitartekoei aholkularitza legala ematea eta Palestinako herritarrek eta Giza Eskubideen erakundeek eskubide horietaz dituzten ezagupen eta ahalmenak sendotzea.
 
Zehatz esanda, honakoa proposatzen da:
 
  1. Lege-bermen sistema gehiago errespeta dadin, preso dauden emakume eta gizon palestinarrei laguntza juridikoa emanez eta haien senitartekoei aholkularitza eskainiz.
  2. Gizarte palestinarrari eta presoen eta atxilotuen kolektiboari jakinaraztea zein diren errespetatu beharreko oinarrizko eskubideak norbait atxilotzen dutenean.
  3. Addameer-en eta giza eskubideak defendatzen dituzten beste erakunde palestinar batzuen gaitasunak hobetzea, giza eskubideen urratze larriak sala ditzaten estatuko zein nazioarteko auzitegietan, jurisdikzio unibertsala erabiliz.

 

Donostiako Udala: 66.489 €
Entitatea:

Sodepaz

Biladi