Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Elikadura burujabetza. 2019

Donostiako 4 elkarte gastronomikoren kide diren pertsonek elikadura burujabetzan sakontzea eta barneratzea

Elikadura burujabetza. 2019 img

Proiektu hau prestakuntzako eta sentsibilizazioko prozesu baten bigarren fasea da, eta, horren bidez, Donostiako 4 elkarte gastronomikoren kide diren pertsonek elikadura burujabetzan sakontzea eta barneratzea nahi dugu, garapen sostengagarriko eredu gisa, horrek kontsumo ereduan eta egunerokotasunean sustatzen duen filosofia nola sar daitekeen ezagutzera ematzeko.

Hori lortzeko, hiru emaitza proposatzen ditugu:

Lehenik, Donostiako elkarte gastronomiko batzuetako pertsonek elikadura burujabetzaz eta kontsumo ereduen inguruan dituzten ezagutzak sakontzea, eta, horrekin, kontzientzia kritikoa sortzea egunerokoan aplikatzen dugun kontsumo sostengagaitzaren ereduari buruz

Bigarrena, tresna eta esperientzia praktikoetatik pertsonak horiengan kezka sortzea, hurbil dugun garapen ereduaren bestelako aukerak ikus ditzaten: eta azkenik

Hirugarren emaitza, donostiar herritarrei proiektu honekin egindako tresnak helaraztea, hartara, sentsibilizazio eta prestakuntza handiagoa izan dezaten pertsona gehiagok.

Donostiako Udala: 28.922,18 €
Entitatea:

Mugen Gainetik