Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Calcuta Ondoan eta Ikertze. 2015

"begirada kontzienteak ii - genero ikuspuntutik, ipar eta hegoaldeko herrialdeen harreman desorekatuen aurrean jokabide arduratsuak sustatuz"

Calcuta Ondoan eta Ikertze. 2015 img

Hausnarketa kritikoa sortzea, batez ere donostiar gazteen artean, globalizazioak eta sistema neoliberal-heteropatriarkalak dituen ondore kaltegarrien gainean, oinarritzat hartuta analisia, eztabaida eta zer aukera dauden ekintzara igarotzeko, giza garapen sostengagarrian oinarrituta. Horretarako, "Begirada kontzienteak I" proiektuaren 2. fasea egitea proposatzen dugu. Proiektu hori 2013an deialdian onartu zuen Donostiako Udalak, eta baliagarri gertatu zaigu diagnostiko gisa eta proiektuaren helburua lortzen lagunduko diguten hobekuntzak identifikatzeko tresna gisa. Horren bidez, alde batetik, denborarekin proiektuaren eragina sendotzea nahi dugu, eta, bestetik, modu egokiagoan erantzun nahi diegu gure lanaren subjektu izango den populazioaren beharrei eta interesei. Horretarako, justizian oinarritutako garapen eta bizi ereduak sustatuko ditugu, eredu sortzaileak, parte-hartzaileak, berritzaileak eta ekintzara igarotzea bultzatzen dutenak. Merkataritza eta marketineko tailerrak Zubiri-Manteo ikastetxean, erdi eta goi mailako zikloetan (16 eta 30 urte bitarteko gazteak): kontsumismoak iparraldean eta hegoaldean zer ondore dituen azalduko dugu, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunekin eta pobreziaren feminizazioarekin lotuta. Horren ordez zer aukera egon litezkeen ere ikusiko ditugu, sormenean oinarrituz eta graduko ezagutza espezifikoak aplikatuz. Partaidetza bidezko identifikazioa Zubiri Manteoko irakasleekin, irakasleak gizarte eraldaketarako koedukazioan eta hezkuntzan trebatuko dituen estrategia egoki bat eraikitzeko. "GIZAT" gizarte mugimendurako lankidetza eta laguntza: Identitate pertsonalak eraikitzearekin zerikusia duten gaiak lantzeko gaitasunak indartzea, genero estereotipoak eta maskulinotasun berriak alde batera utzita, genero zapalkuntzei buruz sortutako antzezlana hobetzeko –etorkizunean ikastetxeetara ere eraman nahi dugu–. Sistema neoliberal-heteropatriarkalaren ordezko aukeren gainean sentsibilizatzea, hezkuntza eredua oinarri hartuta: hezkuntza alternatibo, emanzipatzaile eta kritiko bat aurkeztea. Boluntarioen gaitasunak indartzea, boluntarioen topaketa baten bidez, jadanik aipaturiko gai horiek ardatz direla.

Zenbatekoa: 48.048 €
Donostiako Udala: 29.936 €
Entitatea:

Calcuta Ondoan

Entitate lokala:

Ikertze