Eduki publikatzailea

GGKK defendatzen dituzten pertsonen babesa. Kolonbia. 2017

Nazioarteko laguntza eta presentzia Kolonbian eskubideak defendatzen dituzten pertsonak eta lekualdarazitako komunitateak osoki babesteko.

GGKK defendatzen dituzten pertsonen babesa. Kolonbia. 2017 img

Laguntza hori nazioarteko elkartasunaren erakusgarri da, eta eskubideen titular den herriak hala eskatutakoan bakarrik ematen da.
Horrela, Kolonbiako pertsona, komunitate eta erakunde sozial ez biolentoen prozesuei laguntzen zaie, eta bidezkoagoa den mundu bat lortzeko eraldaketa sozialaren alde egiten duten lana sustatzen da.
 
PBI elkarteak babes ikuspegi bereizgarri batetik lan egiten du, eta arreta berezia jartzen du eskubideak defendatzen dituzten emakumeen, indigenen komunitateen eta komunitate afrokolonbiarren egoeretan, indarkeria berezi baten biktima direlako horiek; modu egokian aztertzen ditu eraso horiek, babes mekanismo zehatzak sortu ahal izateko.

Donostiako Udala: 48.653 €
Entitatea:

Brigadas Internacionales de Paz