Eduki publikatzailea

Elikadura bermatzea 12 erkidegoetan. Bolivia. 2017

Emakume indigenen antolaketa eta ekoizpen gaitasuna indartzea, Boliviako Pocoatako 12 komunitate pobreren elikadura bermatzeko.

Elikadura bermatzea 12 erkidegoetan. Bolivia. 2017 img

Landaketen etekin txikia, autokontsumorako produktuen dibertsifikazio txikia eta ura metatu eta banatzeko iturri eskasak ditugu Pocoatako biztanleei atxikitako elikadurako segurtasunik ezaren sorreran. 
 
Bestalde, emakumeei ez diete aitortzen zainketen ekonomian eta espeziea ugaltzeko ekonomian egiten duten lana. Gainera, antolamendu egitura ahulak dituzte, batez ere emakumeenak, tokiko agintarien aurrean eragina izan ahal izateko gai.
 
Honako proposamen honek erantzun egiten die elikadura mailak hobetu nahi dituen pertsonen interes eta beharrei, nekazaritza lanetako gaitasunak garatzeari, natur baliabideak klima aldaketa arintzeko neurriekin erabiltzeari eta tokiko produktu natiboak kontsumitzeak duen interes handiari, emakumeak eta neskak diskriminatzen dituzten elikadurazko ereduak murrizteaz batera.  
 

Donostiako Udala: 48.643 €
Entitatea:

TAU Fundazioa