Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
Euskal Fondoa: definicion
Euskal Fondoa
Euskal Toki Erakundeen Lankidetzarako Elkartea edo Euskal Fondoa. EAEko udalek sustatzen duten garapenerako lankidetzaren erreferentzia nagusia da.
Euskal Fondoa lankidetza deszentralizatua koordinatzeko eta sostengatzeko tresna bat da, eta Hegoaldeko erakundeekin eta gizartearen eta komunitatearen aldeko elkarteekin harreman solidarioak sustatzeko lan egiten duten EAEko tokiko erakunde guztien esperientziak biltzen ditu.
Horrela, bere xedeak dira garapen bidean dauden herriekiko lankidetza lagundu, garapen ekonomiko eta sozialerako edota sentsibilizaziorako egitasmo eta programak sustatu, finantzatu edo kudeatzea, Toki Erakundeen parte-hartzea elkarlan deszentralizatuan bultzatzea eta beraien arteko koordinazioa indartzea, edota Toki Erakundeei Garapenerako Lankidetza eta nazioarteko harremanei buruzko aholkularitza ematea, besteak beste.
Lurralde eta ikuskera politiko askotarikoa da, eta EAEko biztanleriaren % 80 baino gehiago ordezkatzen duten 81 erakunde barne hartzen ditu gaur egun.
Donostia Euskal Toki Erakundeen Lankidetzarako Elkarte edo Euskal Fondoko kide da hasiera-hasieratik (1988). Gainera, Donostian dago erakundearen egoitza.
Notizia:
Informazio gehiago: Euskal Fondoa