Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
GGKEen Koordinakundea.
Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundea 1988an sortu zen kide diren GGKEen jarduerak ahalik eta koordinatuenak, koherenteenak, egokienak eta errespetuzkoenak direla ziurtatzeko eta horrek berekin dakar elkarren artean hausnartzea, eztabaidatzea eta lan egitea. Hasieran 11 kide fundatzailez osatu bazen ere egun 80 GGKE ditu eta 140 egoitza baino gehiago Euskadiko lurraldeetan.
Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundearen lana eraldaketa sozialaren esparruan kokatzen da, desberdintasunak gaindituz eta mundu justuago baten alde borroka eginez.
Testuinguru horretan, garapenerako lankidetzak oinarritzat dauzka elkartasuna, desinteresa eta dohaintasuna; garapenerako lankidetza ez da transferentzia ekonomiko hutsa, herri pobretuekin lan egiten da giza garapena eragozten duten oztopoak ezabatzeko, hezkuntza lortzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko eta ohartarazteko badirela hori guztia eragozten duten hainbat mekanismo.
Donostiako Udalak beti ulertu du adostutako, hitzartutako eta koordinatutako elkarlana indartzea dela bere konpromisoetako bat.
Hortaz, GGKEen Koordinadora eratu eta Hirian Ordezkaritza bat izan duenez geroztik, ez du zalantzarik batere izan harekin kolaboratzeko eta, hain justu, kudeaketarako egoitza eta laguntza ekonomikoa haren esku jartzeko
Donostiako Udala: | 34.150 € |
---|---|
Entitatea: |