Breadcrumb

banner Aila 30

Aila 30

Eduki publikatzailea

2020ko otsailaren 25ko Adierazpen Instituzionala

Donostiako Udalbatzak, Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa sortu zeneko 44.urteurrenarekin bat.

2020ko otsailaren   25ko Adierazpen Instituzionala img

Donostiako Udalbatzak, Saharako ArabiarErrepublika Demokratikoa sortu zeneko 44.urteurrenarekin bat, Saharako herriarekikoelkartasuna adierazten du eta haren legezkokausaren aldeko babesa berresten.

Donostiako Udalbatzak berretsi egiten du Saharako herriarekin eta haren ordezkariekindituen lankidetza bideekiko konpromisoa.

Donostiako Udalbatzak Nazio Batueihertsiki eskatzen die, berandutu gabe, gatazkahorren konponbide zuzen eta behin betikoa sustatzeko,Saharakoherriakautodeterminatzeko duen eskubideaerabiltzea barne, erreferendum aske etagarden baten bidez, amaitu gabekodeskolonizazio prozesuaren amaiera gisa.

Donostiako Udalbatzak EspainiakoGobernuari eskatzen dio estatus diplomatikoaeman diezaiola Fronte Polisarioak Espainianduen ordezkaritzari; Saharako ArabiarErrepublika Demokratikoa onar dezala, etaMendebaldeko Sahararako Nazio BatuenBake Plana betetzerakoan oinarritutakobidezko eta behin betiko konponbidealortzeko beharrezko ekimenak susta ditzala.

Donostiako Udalbatzak adierazi du nahiduela aldarrikapen horiek guztiak,Udalbatzak beste zenbaitetan adierazitakoak,ahalik eta eperik laburrenean gauzatudaitezela, Saharako herriaren etorkizunerakoaskatasun eta justizia bidea ahalbidetzeko.