Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
.#Zureekarpena: Marina Garcés"Etxean ezin bizi". 2014
Historikoki eremu pribatuarekin eta segurtasunarekin erlazionatuta egon den "etxea", gaur egun segurtasun ezaren eta arrisku kolektiboaren eremua bihurtzen ari da. Alde batetik, etxe bat lortzeak izaki zorpetu bihurtzen gaitu, sozialki eta ekonomikoki menekoak, hortaz, etxegabetzeko mehatxua aurrean daukagularik. Bestalde, lan ezegonkorrak eta kontsumo digitalaren molde berriak, etxean isolatzean oinarritutako gizarte harremanetara garamatza, eta, era berean, etxea lan eta kontsumo espazio bihurtzen da.
Azkenik, arau-sorta zabal batek bizitza familiar eta pertsonalaren alderdi guztiak erregulatzen ditu, baita alderdi intimoenenak ere. Beraz, etxean bizitzea, gaur egun, arazo kolektiboa da, elkarrekin gure gain hartu behar duguna.
Hau agerian geratu da Hipotekak Kaltetuen Plataformaren (PAH) borroketan, subjektu politiko berri baten definizioan. Baina arazoa etxea eskuratzeko arazoaz harago doa.
Espazio publiko eta pribatuaren, partikularra eta kolektiboaren arteko banaketaz harago, nola bihurtu gure etxeak benetako autonomia espazio?
Informazio gehiago hemen